96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

517/2000 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Asociación Navarra de Empresas Laborales (ANEL) "Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailetzat" jotzen duena.

Aukera berdintasunaren alde hautua egin duten enpresen lana aitortzeko asmoz, baita ekintza ez-baztertzaileen bidezko politika abian jartzeko asmoz ere, irailaren 2ko 241/1997 Foru Dekretuak "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailea" figura sortu zuen. Horren babesean Asociación Navarra de Empresas Laboralesek (ANEL) bere hautagaigoa aurkeztu zuen, adierazi zuelarik zer ekintza egiten ari diren, enpresan aukera berdintasuna izateko programa bat ezarteko.

Aurkezturiko hautagaigoa azterturik, pentsatu da irailaren 8ko 241/1977 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedaturikoarekin bat, enpresa hark merezi duela ofizialki "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailetzat" jotzea.

EBATZI DUT:

1. Asociación Navarra de Empresas Laborales (ANEL) "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailetzat" jotzea, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasun handiagoa bultzatzeko, enpresa bere barruan egiten ari den ekintzengatik.

2. Urtean-urtean, aitorpen horrek indarrean iraun dezan, entitate laguntzaileak frogatu egin beharko du Nafarroako Emakumearen Institutuaren aurrean, aukera berdintasunaren aldeko ekintzak egiten dirauela.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Asociación Navarra de Empresas Laborales (ANEL) enpresari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita zortzian.-Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: A0006471