96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

607/2000 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko Atzerriko Hizkuntzaren arlorako (Frantseserako) Voil… 1 eta 2 proiektu editoriala baimendu eta dagozkion curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko Atzerriko Hizkuntzaren arlorako (Frantseserako) Voil… 1 eta 2 proiektu editoriala, Pearson Educaci›n argitaletxearena, baimendu eta dagozkion curriculum materialak ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea.

2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Atalera (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Pearson Educaci›n argitaletxera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita zazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0006324