96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

600/2000 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 1999/2000 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko beka eta laguntza deialdia behin-behinekoz ebazten duena.

Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, 1999/2000 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko beka eta laguntza kanpainari buruz. Kanpaina hori otsailaren 3ko 59/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi eta 2000ko apirilaren 7ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Txostena ikusirik, Foru Agindu horren 10.1 araua aplikatuz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 399/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskineko zerrendan agertzen diren ikasleek musika eta dantza ikasketetarako beka jasotzeko eskubidea dutela behin-behinekoz onartzea; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen eskubide hori berrikusteko.

2. Behin-behinekoz ezetza ematea Ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren ikasleek egindako beka eskaerei, deialdiko baldintzak ez betetzeagatik, informazio osagarria biltzeko lanak bukatzen ez diren bitartean eta erregelamenduzko epe eta eran aurkeztutako alegazio eta berrikusketak ebazten ez diren bitartean. Aditzera ematen da jasotako eskaera eta agirien zuzentasuna egiaztatzen den heinean eginen direla kontzesioa eta ordainketa, bidezko izanez gero.

3. Irakaskuntza eta garraiorako beka eta laguntzen zenbatekoak aipatu deialdiaren 7. arauan azaltzen direnak dira.

4. Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzuari baimena ematea, bidezko diren kudeaketak egin ditzan, emandako eta ukatutako beka eta laguntzak interesatuei jakinarazteko, behar diren administrazio egiaztapenak egiteko eta onuradunen aldeko ordainketa aginduak luzatzeko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan.

5. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskaera egitea bidezko diren ordain aginduak luza ditzan, aldez aurretik Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzuaren txostena ikusita, guztira 683.624 pezeta gehienez ere, 2000ko Gastuen Aurrekontuko "Musika eta Dantza Ikasketetarako Beka eta Laguntzak" izeneko 41620- 4800-4251 kontusailaren 14850-0 lerroaren kargura.

6. Aipatu deialdiko 10. araua betetzearren, beren eskubideak kaltetuak gertatu direla uste duten I. eta II. eranskinetako eskatzaileek, bidezko diren alegazioak aurkeztuz, beren eskabidea aldatu, zuzendu edo berrikusteko eskatzen ahalko dute Hezkuntza eta Kultura Departamentuan, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea eta Ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:

-Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan, Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

8. Ebazpen hau Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile-delegatuari, Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzura eta Beka eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoetara igortzea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeitazazpian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0006323