I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
589/2000 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza itunduari 2000ko laugarren bihilekoari dagozkion dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena.
2000ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 18/1999 Foru Legeak, 36. artikuluko 3. idatz-zatian, ezartzen du finantzatuko direla Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko hirugarren xedapen gehigarriko 3 e) idatz-zatian aipatzen diren hezkuntza, psikopedagogia eta lanbide arloko orientazioko zerbitzu espezializatuak. Ezartzen du, bestetik, orientazioko profesional bat izendatuko dela ikastetxe itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloetan eta Gizarte Garantiako Programetan 25 unitate itunduko multzo bakoitzerako.
Bestalde, maiatzaren 12an eman zen 128/1999 Foru Aginduak (maiatzaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 67 zk.) deialdi publiko bat onetsi zuen 21/1998 Foru Legeko 36.6 artikulua garatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eta sozialki desfaboratutako gutxiengo etniko edo kulturaletakoei kasu egitea helburu.
Deialdi publiko hori uztailaren 16an emandako 713/1999 Ebazpenaren bidez erabaki zen (abuztuaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 107 zk.). Ondoren beste hiru ebazpenek osatu zuten: urriaren 29ko 1000/1999 Ebazpena, urriaren 29ko 1001/1999 Ebazpena, abenduaren 9ko 1165/1999 Ebazpena, urtarrilaren 24ko 43/2000 Ebazpena eta otsailaren 8ko 116/2000 Ebazpena.
Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Dirulaguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, 2000. urteko laugarren bihilekorako ordain dakizkiela Nafarroako ikastetxe itunduei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloetako eta Lanbide Hastapeneko Programetako hezkuntza orientazioko zerbitzu espezializatuetarako eta hezkuntza premia bereziekiko ikasleei kasu egiteko langile osagarrientzako dirulaguntzak, lehen aipatu diren Ebazpenen bidez onetsi zirenak. Proposatu ere du epe bererako ordain daitezela Mintegiei dagozkien dirulaguntzak, azaroaren 9an emandako 608/1995 Foru Aginduaren bidez arautuak (abenduaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 150 zk..).
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Irakaskuntza pribatu itundua duten ekimen sozialeko ikastetxeei dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematea, bakoitzari I. eranskinean aipatzen den zenbatekoa, 2000ko laugarren bihilekoan hezkuntza, psikopedagogia eta lanbide arloko orientazio zerbitzu espezializatuak finantzatzeko; osotara 15.349.939 pezeta.
2. Irakaskuntza pribatu itundua duten ekimen sozialeko ikastetxeei dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematea, bakoitzari II. eranskinean aipatzen den zenbatekoa, 2000ko laugarren bihilekoan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleez arduratzen diren langile osagarriak finantzatzeko; osotara 8.684.022 pezeta.
3. Mintegiei dirulaguntzak emateko baimena ematea, bakoitzari III. eranskinean zehazten den zenbatekoa, 2000ko laugarren bihilekorako; osotara 14.033.464 pezeta.
4. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, gastu aurrekontu indarduneko kontusail hauen bizkar:
9.812.894 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko zikloan" izeneko 41610-4811-4228 kontusaileko 15000-8 lerroaren bizkar.
18.422.153 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan" izeneko 41610-4811-4228 kontusaileko 15010-5 lerroaren bizkar.
1.148.356 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Batxilergoan" izeneko 41610-4811-4223 kontusaileko 14930-1 lerroaren bizkar.
8.684.022 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Lehen Hezkuntzan" izeneko 41610-4811-4222 kontusaileko 14910-7 lerroaren bizkar.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.
6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntzako Itunen Bulegora, eta ikastetxe interesatuei banan-banan jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako ekainaren hogeitahiruan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
I. ERANSKINA
Orientatzaileentzako dirulaguntzak - 2000ko laugarren bihilekoa - 1999/2000 ikasturtea
ALTSASU SAKANA IKASTOLA 5,44 6,80 118.712 159.115 277.827
BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC 5,44 5,44 115.986 133.095 249.081
BURLATA AMOR DE DIOS-REGINA PACIS 5,44 5,44 111.803 127.704 239.507
BURLATA IRABIA 6,80 10,88 144.983 266.190 411.173
ZIZUR TXIKIA IKASTOLA SAN FERMIN 8,16 17,68 169.899 421.456 591.355
LIZARRA LIZARRA IKASTOLA 5,44 5,44 110.965 126.747 237.712
LIZARRA NUESTRA SEÑORA DEL PUY - 8,16 0 191.556 191.556
LIZARRA MATER DEI-PUY-ANDERAZ 12,24 13,60 260.295 341.278 601.573
UHARTE MIRAVALLES-EL REDIN 5,44 6,80 110.546 157.835 268.381
MUTILOABEITI LUIS AMIGO 5,44 9,52 111.803 223.482 335.285
IRUÑA CALASANZ 6,80 16,32 139.754 409.012 548.766
IRUÑA CARDENAL LARRAONA 5,44 12,24 110.546 284.103 394.649
IRUÑA C.T. CARLOS III - 8,16 0 191.556 191.556
IRUÑA I.T.C. CUATROVIENTOS - 20,40 0 563.142 563.142
IRUÑA EL REDIN - 2,72 0 63.134 63.134
IRUÑA FRANCISCO DE JASO IKASTOLA 5,44 5,44 118.712 136.511 255.223
IRUÑA HIJAS DE JESUS 5,44 10,88 110.546 252.536 363.082
IRUÑA MARIA INMACULADA - 14,96 0 351.186 351.186
IRUÑA NTRA. SRA. DE LA COMPASION 5,44 10,88 113.266 276.439 389.705
IRUÑA NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO 5,44 9,52 110.546 220.969 331.515
IRUÑA SAGRADO CORAZON 5,44 16,32 110.546 378.804 489.350
IRUÑA SALESIANOS 4,08 38,08 84.950 907.751 992.701
IRUÑA SAN AGUSTIN 5,44 5,44 111.803 127.704 239.507
IRUÑA SAN CERNIN 10,88 24,48 221.930 570.360 792.290
IRUÑA SAN IGNACIO 10,88 21,76 226.532 518.715 745.247
IRUÑA SANTA CATALINA - 4,08 0 95.778 95.778
IRUÑA STA. CATALINA-STSMO. SACRAMENTO 6,80 5,44 141.474 128.313 269.787
IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 8,16 16,32 165.819 378.804 544.623
IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS 5,44 10,88 115.986 266.190 382.176
IRUÑA SANTO ANGEL DE LA GUARDA 4,08 5,44 82.910 126.268 209.178
IRUÑA SANTO TOMAS 5,44 10,88 111.803 264.215 376.018
IRUÑA URSULINAS 8,16 20,40 167.704 478.890 646.594
IRUÑA VEDRUNA 5,44 10,88 110.546 252.536 363.082
GARES SEMINARIO PADRES REPARADORES 2,72 2,72 56.633 64.839 121.472
ZANGOZA ZANGOTZAKO IKASTOLA 2,72 1,36 55.273 31.567 86.840
TAFALLA ESCUELAS PIAS 5,44 6,80 110.546 157.835 268.381
TAFALLA GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA 2,72 2,72 59.356 68.256 127.612
TUTERA ANUNCIATA 6,80 5,44 138.183 126.268 264.451
TUTERA SAN FRANCISCO JAVIER 10,88 25,84 221.092 599.772 820.864
ATARRABIA LA PRESENTACION-NOTRE DAME 5,44 8,16 111.803 191.556 303.359
ATARRABIA PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA 8,16 8,16 165.819 189.402 355.221
GUZTIRA 218,96 452,88 4.529.070 10.820.869 15.349.939
II. ERANSKINA
Irakasleez besteko langileentzako dirulaguntzak - 2000ko laugarren bihilekoa - 1999/2000 ikasturtea
ALTSASU IÑIGO ARITZA IKASTOLA 5 - - - 101.990 - - - 101.990
BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC 23 30 - - 472.696 294.840 - - 767.536
BURLATA AMOR DE DIOS 5 - - - 101.605 - - - 101.605
BURLATA REGINA PACIS 14 30 - - 287.728 307.260 - - 594.988
ELIZONDO BAZTAN - - 15 - - - 434.955 - 434.955
LIZARRA SANTA ANA 5 - - - 106.605 - - - 106.605
ETXARRI-ARANATZ IKASTOLA ANDRA MARI 2 - - - 43.644 - - - 43.644
UHARTE MIRAVALLES - 30 - - - 292.620 - - 292.620
LODOSA LA MILAGROSA - 39 - - - 447.018 - - 447.018
MUTILOABEITI LUIS AMIGO 5 30 - - 102.760 294.840 - - 397.600
IRUÑA CALASANZ 14 39 - - 241.667 380.406 - - 622.073
IRUÑA CARDENAL LARRAONA 8 39 - - 164.416 380.406 - - 544.822
IRUÑA HIJAS DE JESUS 10 39 - - 222.425 464.022 - - 686.447
IRUÑA NTRA. SRA. DE LA COMPASION 12 - - - 273.876 - - - 273.876
IRUÑA SAGRADO CORAZON 2 30 - - 45.646 302.415 - - 348.061
IRUÑA SALESIANOS - - - 11 - - - 212.729 212.729
IRUÑA SAN CERNIN 2 - - - 48.328 - - - 48.328
IRUÑA SAN IGNACIO 14 15 - - 287.728 145.755 - - 433.483
IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE 2 - - - 41.104 - - - 41.104
IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 5 - - - 101.605 - - - 101.605
IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS 17 - - - 345.457 - - - 345.457
IRUÑA SANTISIMO SACRAMENTO 6 - - - 123.312 - - - 123.312
IRUÑA SANTO TOMAS 17 79 - - 410.788 784.888 - - 1.195.676
TAFALLA IKASTOLA GARCES DE LOS FAYOS 3 - - - 65.466 - - - 65.466
TUTERA ANUNCIATA - 21 - - - 206.388 - - 206.388
ATARRABIA LA PRESENTACION 6 - - - 146.634 - - - 146.634
GUZTIRA 177 421 15 11 3.735.480 4.300.858 434.955 212.729 8.684.022
III. ERANSKINA
D.B.H. eta Batxilergoko mintegieterako dirulaguntzak - 2000ko laugarren bihilekoa -1999/2000 ikasturtea
ALTSASU SAGRADO CORAZON 32 1 65 - - 1.837.856 1.435.813 4.372.420 - - 7.646.089
GARES PADRES REPARADORES 35 - 48 - 22 2.010.155 - 3.228.864 - 1.148.356 6.387.375
GUZTIRA 67 1 113 - 22 3.848.011 1.435.813 7.601.284 - 1.148.356 14.033.464
Iragarkiaren kodea: A0006321