96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

760/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Irurtzungo Udal Plana, Udalak berak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Irurtzungo Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Irurtzungo Udal Plana, Udalak berak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Aditzera ematea Irurtzungo Udalari, bi hilabeteko epean, Udal Planaren testu bategina aurkeztu beharko duela.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen legea).

4. Foru Agindu hau Irurtzungo Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita hamarrean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0006403