96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

757/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Olloibarko Udal Planaren behin betiko onespena, Udalak berak sustatua, argitaratzen duena.

Otsailaren 14ko 116/2000 Foru Aginduaren bidez Olloibarko Udal Plana, Udalak sustatua, behin betikoz onetsi zen.

Foru Agindu horren xedapen zatian, agirian sartu beharreko zehaztapenak biltzen ziren, testu bategin bat egitearren, hori ezinbesteko baldintza baitzen Foru Agindu hura argitaratzeko.

Olloibarko Udalak testu bategina aurkeztu du eta bertan bildu ditu izapidatu bitartean sarturiko aldaketak eta 116/2000 Foru Aginduaren bidez ezarririko zehaztapenak. Aurkeztu den testu bateginean ezarririko zehaztapenak betetzeko onarturiko konponbideak ikusita, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako Zerbitzu Teknikoak proposatu du Udal Plan haren behin betiko onespena argitara dadila.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Olloibarko Udal Planaren behin betiko onespena, bertako Udalak sustatua, argitaratzea, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanez.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen legea).

3. Foru Agindu hau Olloibarko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita hamarrean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0006401