96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

679/2000 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-121-B errepideko Oronoz-Mugairiko sahiesbidea" proiektua jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

"N-121-B errepideko Oronoz-Mugairiko sahiesbidea" proiektua Herrilan zuzendari nagusiak otsailaren 10eko 147/2000 Ebazpenaren bidez teknikoki onetsi eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen horren bidez ondasun eta eskubide ukituak desjabetzeko espedienteari ekin zitzaion eta, esan bezala, jendaurrean jarri zen, egokitzat jotzen ziren ohar eta alegazioak aurkez zitzaten.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi du, alegazioak aurkezteko epeak iraun duen bitartean, ondoren aipatzen direnak jaso direla:

1. alegazioa, Francisco José Oyarzabal Irigoyen jaunak, Baztango Udaleko alkate-udalburuak aurkeztua.

1. Eskatzen da Mugairitik ur biltegira eta Gorriti mendira doan bidea bere horretan uztea eta ez kentzea, proiektuan aurreikusi bezala.

2. Eskatzen da Arretxea etxetik Mármoles Baztan enpresara doan bidea, ur biltegirantz, zabaldu eta hormigoia eman dakion, bestela herriko saneamendu sarea hondatuko baita, sortuko diren isurketak direla eta.

3. Eskatzen da Azkaskorroko bidea elizaraino luzatu, zabaldu (jabeak prest daude behar diren lurrak emateko) eta hormigoia ematea, herriko saneamendu sareari kalterik ez egiteko. Horretarako, galtzadako euri uren hustuketa aurreikusiko da.

4. 18,300 k.p.tik 18.700 k.p.ra bitarteko tartean landare-pantaila jartzea eskatzen da, soinuaren eta ingurugiroaren gaineko eraginarik ez izateko.

5. Saihesbidearen trazaduratik azpiko pasabideek, proiketuan aurreikusten direnek, gutxienez hiru metroko zabalera eta lau metro eta erdiko altuera izatea, ibilgailu astunek pasatu ahal izateko.

6. Zozaiatik Oronoz-Mugairira arteko zatian ura eramateko hodia dagoela eta hortik kentzea lanak hasi aurretik.

7. Azkaskorroko ur biltegia bere horretan uztea eta iturria eta biltegitik herriko hodi nagusira doan ur-hodia errespetatzea.

8. Egun dauden bideak beren horretan uztea; adibidez, zerrategitik goitikoa, ur-biltigitik beheiti doana, biltegiko hodi nagusia herrira jaistekoa, Mármoles-koa, Gorriti mendira ateratzen dena eta Eguleatik trenbidera ateratzen dena.

9. Irteera ematea Azkaskorrotik larreetara beheiti doan urari, erreka sortuz herriko estolderia nagusian sartzen baita.

10. Herriak edozein momentutan bidezkotzat jotzen duen edozein aldaketari bide ematea, adibidez trazadurak ukitzen dituen bideen, hormen, hodien eta abarren trazadura.

11. Errepide zaharraren eta saihesbidearen arteko lotunea, Askapen, berriz diseinatzea, kontuan hartuz bide segurtasunerako arauak (azeleratu eta mantsotzeko erreiak), errepide zaharretik Elizondo era Iruñera joateko irteerak oso arriskutsuak baitira.

12. Orabideko errepidearen eta N-121-B errepidearen arteko lotunea egitea, harrobiaren parean, Herrilan Departamentuak aurretik erredaktaturiko proiektu baten arabera, edo, hobeki, Mugairiko saihesbidearen proiektuaren barruan sartzea ahal baldin bada, Askapeko lotunean. Horrela, bi bidegurutzeetako bat kenduko litzateke ehun bat metroko tarte batean, eta arriskua gutxituko litzateke.

Erantzuna:

1. Proiektuan aurreikusia dago biltegiko eta Gorriti mendiko bideak birjartzea eta 18,660 k.p.an azpiko pasabide bat egitea.

2. Bide hori hormigoizko zoladura eta lau metroko zabalerarekin proiektatu da; beraz, egun dagoena baino zabalagoa da.

3. Alegazioa aintzakotzat hartzen da. Beraz, proiektuan hormigoia ematea eta saihesbidetik errepidera erretenak egitea sartuko dira.

Alegazioan adierazten den bezala, behar diren lurrak ez dira desjabetzapenean sartu, jabeek eman dituztelako. Bidea bost metroko zabalerarekin proiektatu da.

4. Eskatutakoa onartzen da 18+340 k.p.tik 18+560 k.p.ra bitarteko zatiari dagokionez, gainerakoan ez baitago lekurik; proiektuan errepidearen plataforma handitzea sartzen da, soinuaren aldeko eragina murrizteko hesia egin ahal izateko. Horrek berekin ekarriko du ukipena handitzea BA-12, BA-14, BA-15, BA-16 eta BA-17 lurzatietan.

5. Proiektatutako azpiko bi pasabideak alegazioan eskaturikoak baino handiagoak dira.

6. Alegazioan aipatutako tartearen proiektuan kontuan hartu da ur hodia dagoela eta hura berriz jartzeko beharra.

7. Proiektuak ez ditu biltegia eta iturria ukitzen. Proiektuaren barruan sartu da hodia birjartzea errepidearen saihesbideak ukitzen duen tartean.

8. Egun dauden bide guztiekin lotzeko behar diren lanak sartu dira proiektuan.

Proiektuak ez du zerrategiaren ondoko bidea ukitzen.

9. Proiektuarekin, ura alegazioaren hirugarren puntuan aipatu bidearen erretenetatik joanen da.

10. Proiektuan sartutako lanekin eta aintzat hartutako alegazioen ondorioz sortzen diren horiekin, badirudi konponduta daudela partikularren bide eta jabetzen ukipen guztiak. Lanak egiten direnean beharrezkotzat jotzen baldin bada lan gehiago egitea jendaurreko epean ikusi ez diren ukipenak zuzentzeko, behar dena eginen da.

11. eta 12. 12. puntuan alegatutakoa onartzen da; beraz, errepide nagusiko bidegurutzeetako bat kenduko da.

Proiektu Atalak proiektu bat erredaktatuko du alegazioan azaldutako problemen konponbiderik hoberena bilatzeko.

2. alegazioa.-Jesús Inciarte Irureta jauna.

Eskatzen du proiektuan aurreikus dadila 18,330 k.p.tik 18,400 k.p.ra bitartean ur, argi eta telefono hornidurarako hodiak pasatzea, etxibizitza bat egiteko.

Erantzuna:

Ez da onartzen. Proiektuaren aurrekontuaren kargura ezin zaie zerbitzurik egin lanek ukitzen ez dituzten partikularrei.

3. alegazioa.-Ignacio Catalán Urquiola jauna.

Hainbat puntu planteatzen ditu lurren balorazioari buruz. Berak aitortzen du balio justuari hasiera ematen zaionean aztertu behar direla gai horiek, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 36. artikuluan ezarri bezala. Aipatzen du gelditzen den 6550 m2-ko zatia ere desjabetu daitekeela, eta esaten du, halaber, jabeak berretsi egin beharko duela finkaren aipatu zatia desjabetzeko eskaera (hura mantentzea garestia delako), balio justuaren espedienteari hasiera emateko unea ailegatzen denean eta prezioari buruz ados jartzeko negoziazioak hasi ondoren.

Erantzuna: zuzentzat hartzen da azaldutako lehen planteamendua; gelditzen den finka-zatia desjabetzeari buruz, Nahitaezko Desjabetzepenari buruzko Legearen 23 eta 46. artikuluetan ezarritakoari lotuko zaio.

4. alegazioa.-Julia Gómara Echeverría andrea.

Saihesbidearen proiektuak ukitutako pertsonen zerrendan Javier Iturralde Echeverría jauna 7. poligonoko 181. lurzatiaren BA-20 lurzatiaren jabe gisara ageri dela.

Aipatu lurzatia berea dela. Salerosketaren eskrituraren fotokopia erantsi du. Dagokion aldaketa egitea eskatzen du, eta, ukipenaren xedea jendearentzako bide bat birjartzea denez gero, kontuan har dadila aipatu finkaren sarbidea.

Erantzuna:

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, aldatu eginen da BA-20 finkaren titulartasuna. Finkaren sarbidea berriz eginen da.

5. alegazioa.-María Josefa Aizpuru Salaburu andrea.

BA-32 finkak, saihesbidearen lanek ukitzen dutenak eta Baztango Udalaren jabetzakoa denak, baso landaketa bat duela, behar den baimenarekin egina.

Kalte-ordainak eman dakizkiola eskatzen du landaketa horrengatik.

Erantzuna: onartu egiten da eskatutakoa, eta, beraz, María Josefa Aizpuru Salaburu andrea ukitutako ondasun eta eskubideen titularren zerrendan sartuko da.

6. alegazioa.-Francisco Celayeta Oscoz jauna.

1. Eskatzen du BA-07 bis, BA-17 eta BA-25 lurzatietan egun dauden itxitura motei eustea lanak egiten diren bitartean eta bukatzen direnean.

BA-25 finkan lurrerauzketa egiteko aukera dela-eta, lurrak eusteko horma bat aurreikus dadila.

Bai lanak egiten diren bitartean, bai bukatzen direnean, aipaturiko lurzatietako bideak manten daitezela, beren atakak eta guzti.

2. Eskatzen du kalte-ordainak eman dakizkiola BA-13, BA-14, BA-15, BA-18, BA-24 eta BA-27 lurzatien okupazioengatik, zuhaitz-landaketak dituelako, Baztango Udalaren ziurtagirian ageri bezala.

3. Saihesbidearen proiektuaren eta belardi eta arboladi izateko lur sail handi bat kentzearen ondorioz, nekazaritza eta abeltzaintzan duen jarduerak kalte handiak izanen dituela.

Erantzuna:

1. Egun dauden itxiturak, sarbideak eta atakak beren horretan utziko dira, hala lanak egiten diren bitartean nola haiak bukatzen direnean.

BA-25 finkan, aurreikusia dago bide bat egitea inguruko finketara sartzeko bideak birjartzeko, eta, beraz, ez da beharrezkoa lurrak eusteko hormak egitea.

2. Onartu egiten da alegazioan aipatutako finka ukituetako arboladiaren titulartasunari buruz eskatutakoa. Ukitutako zuhaitz kopuruari dagokionez, kontatu eta deskribatuko dira egoki denean eta okupatu beharreko aldea zehaztu ondoren.

Ukitutako ondasunengatik eman beharreko kalte-ordaina desjabetzapen espedientearen une egokian zehaztuko da.

1. alegazioaren 4. atala dela-medio, aldatu egiten da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Horren ondorioz, ondoko lurzati hauek ukitzen dira, ondoren adierazten diren metro karratuak, hain zuzen:

FINKA JABEA ETA HELBIDEA M2 POL. LURZ. MOTA

BA-12 CATALAN URQUIOLA, Ignacio

Mandazenea etxea

ORONOZ-MUGAIRI 8.139,00 7 256 Sagastia

BA-14 BAZTANGO HERRILURRA

Jaime Urrutia etorb.

ELIZONDO 548,00 7 s/n Bidea

BA-15 BAZTANGO HERRILURRA

Jaime Urrutia etorb.

ELIZONDO 889,00 7 209 Hariztia

BA-16 BAZTANGO HERRILURRA

Jaime Urrutia etorb.

ELIZONDO 7.800,00 7 118 Hariztia

BA-17 CELAYETA OSCOZ, Francisco

Santa María k.

ORONOZ-MUGAIRI 148,00 7 210 Belardia

Proiektatutako lanak egiteko kontrataren aurrekontua 1.712.488.751 pezetakoa da (10.292.264,68 euro) eta haren barruan daude alegazioak onartzetik heldu diren kontusailak (bideak, zaraten aurkako hesiak, Olabideko eta Oronoz-Mugairiko bidegurutzea).

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "N-121-B errepideko Oronoz-Mugairiko sahiesbidea" proiektua jendaurrean egoteko epea Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala bukatutzat ematea, aurkezturiko alegazioak erantzun direlarik.

2. "N-121-B errepideko Oronoz-Mugairiko sahiesbidea" proiektua behin betikoz onestea. Proiektua kontrata bidez egiteko aurrekontua 1.712.488.751 pezetakoa da (10.292.264,68 euro).

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau, Baztango Udalari, Oronoz-Mugairiri, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetzapen Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi milako uztailaren bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0007115