96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

249/2000 FORU DEKRETUA, uztailaren 3koa. Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzua sortzen du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan.

Ekainaren 19ko 228/2000 Foru Dekretuaren 2. xedapen iragankorrak (ekainaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa; Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia sortu zuen) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari eratxiki dio Prestakuntza Bulegoa, Foru Dekretu hori arte Hezkuntza eta Kultura Departamentukoa baitzen.

Eratxikitze horren ondorioz berrantolatu behar dira unitate organiko horrek bere zituen eginkizunak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen euskara eta hizkuntza komunitarioen gaietan dituzten prestakuntza premiak ordenatzeko, eta hartarako zerbitzu berria sortu, jarduera hori guztia bere kontu hartuko duena.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak hala proposaturik, Nafarroako Gobernuak, uztailaren hiruko bilkuran:

ERABAKI DU:

1. artikulua. 1.-Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzua sortzen da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko egituran.

2.-Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak honako eginkizunak izanen ditu:

-Aztertzea eta ikertzea Nafarroako administrazio publikoetako Zerbitzuek eta langileek zer prestakuntza premia dituzten euskara eta hizkuntza komunitarioen gaietan.

-Prestakuntza jarduera hala estentsiboak nola intentsiboak antolatu eta gauzatzea, orotarikoak nahiz berariazkoak, euskara eta hizkuntza komunitarioetan, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzat.

-Premiak atzeman edo jasotako eskaerak aztertu ondorengo prestakuntza ikastaroak planifikatu, antolatu eta ematea.

-Nafarroako administrazio publikoetako langileei euskara prestakuntza emateko ikastaroak programatu eta antolatzea.

-Nafarroako administrazio publikoetako langileei hizkuntza komunitarioetako prestakuntza emateko ikastaroak programatu eta antolatzea.

-Euskara eta hizkuntza komunitarioetako prestakuntza jarduera guztiak koordinatzea, Nafarroako Foru Komunitateak bere langileentzat ematen dituenak.

-Euskara eta hizkuntza komunitarioetako prestakuntza ebaluatzeko metodoak diseinatzea.

-Euskara eta hizkuntza komunitarioetako prestakuntzarako laguntza jarduera disenatu, programatu eta betearaztea, administrazio unitateetako premiak asetzeko.

-Administrazio publikoetako langileek Euskara eta hizkuntza komunitarioak hobetzeko ikastaroak planifikatu eta egitea.

2. artikulua. 1.-Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak atal bat izanen du: Hizkuntza Garapen eta Hobekuntzaren Atala.

2.-Hizkuntza Garapen eta Hobekuntzaren Atalak honako eginkizunak izanen ditu:

-Bere eskumenpeko arloetako prestakuntza premiak ikertu eta atzematea.

-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzat prestakuntza jarduerak antolatu eta ematea, hizkuntzak garatu, hobetu eta mantentzeko.

-Nafarroako Gobernuaren administrazio unitateek hizkuntza gaietan egiten dituzten prestakuntza jarduera guztiak koordinatzea.

-Hizkuntza prestakuntzarekin lotura duten ebaluazio metodo teknikoak diseinatu eta aplikatzea.

-Aholku teknikoa ematea hala eskatzen duten unitateei.

-Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuko Zuzendaritzak espresuki esleitzen dizkion bestelako jarduerak.

3. artikulua. 1.-Hizkuntza Garapen eta Hobekuntzaren Atalak bi bulego izanen ditu: Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoa eta Euskarazko Prestakuntza Bulegoa.

2.-Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza bulegoak honako eginkizunak izanen ditu:

-Ikastaro estentsiboak.

-Ikastaro intentsiboak.

-Erreziklaje ikastaroak.

-Prestakuntza tekniko espezializatuko ikastaroak.

-Maila probak eta kreditazioak.

-Hizkuntza komunitarioetan prestatzeko gaietan esleitzen zaizkion beste jarduera edo eginkizun guztiak.

3.-Euskarazko Prestakuntza Bulegoak honako prestakuntza jarduerak izanen ditu:

-Ikastaro estentsiboak.

-Ikastaro intentsiboak.

-Erreziklaje ikastaroak.

-Prestakuntza tekniko espezializatuko ikastaroak.

-Maila probak eta kreditazioak.

-Euskarazko prestakuntzaren gaietan esleitzen zaizkion beste jarduera edo eginkizun guztiak.

4. artikulua. Aldatzen dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko estatutuak. Estatutu horiek eranskin gisa ageri dira irailaren 13ko 344/1999 Foru Dekretuan (aldatzen du Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren izena) eta honela uzten da Institutu horren egitura organikoa:

a) 3. artikuluari honako eginkizunak eransten zaizkio:

b) 2. kapituluko 5. artikuluan hau erantsi: Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuko zuzendaria.

c) 4. kapituluko 4. artikuluan hau erantsi: Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzua.

d) 5. kapituluko 30. artikuluan hau erantsi: Segurtasun Eskolaren zuzendaria. Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuko zuzendaria.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Foru Dekretu hau betetzeko behar diren aurrekontu aldaketak eginen ditu.

Bigarrena.-Ahalmena ematen zaie Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariari Foru Dekretu hau betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Hirugarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egun berean indar hartuko du.

Bi milako uztailaren hiruan.-Nafarroako Gobernuaren lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Indurain.

Iragarkiaren kodea: A0006860