94. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ARANTZA ETA IGANTZIKO UDALEN BATASUNA

Arantza eta Igantziko Udalen Batasuneko idazkari lanpostua, bitarteko gisa eta administrazio-kontratuarekin betetzeko deialdia

Idazkari beraz baliatzeko Arantzako eta Igantziko Udalen Batasuneko Lehendakaritzaren ebazpenaren bidez onetsi da Batasuneko idazkari lanpostua, bitarteko gisa eta administrazio kontratuarekin, betetzeko oposizio- lehiaketaren deialdia, baldintza-plegua osatzen duten oinarri hauei jarraikiz:

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek xedea du Arantza eta Igantziko Udalen Batasuneko idazkari lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez betetzea. Beharrezkoa da euskaraz eta gaztelaniaz jakitea, bai ahoz eta bai idatziz.

1.2. Egin beharreko hautapen probak 6. oinarrian agertzen dira, eta lehiaketaldia baldintza-plegu honen 2. eranskinean ezarritakoari jarraikiz baloratuko da.

1.3. Administrazio kontratu honek urtebeteko iraupena izanen du, eta luzatzen ahalko da zerbitzuaren beharren ariora. Nolanahi dela ere, idazkaritza jabetzan hartzen denean bukatuko da kontratua, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen VII. tituluko II. kapituluan aurreikusten den bezala.

1.4. Lanpostuak A mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak jasoko ditu, Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, baita onesten diren eta/edo deialdia egiten duen Batasuneko plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere.

1.5. Hautaprobak gainditurik deialdi honetako lanposturako izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorreko kide eginen da eta hartan inskribatuko, erabili nahi den administrazio-kontratuari dagokionean alegia.

1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta noznahi alda dezake kontratua egiten duen Batasuneko lehendakariak.

1.7. Lanpostua lortu ez baina probak gainditu dituztenekin zerrenda bat eginen da, Arantza eta Igantziko Udalek aldi baterako langileak kontratatzeko erabiltzen ahalko dutena, puntuazioaren ordenari jarraituz.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea akitzearekin, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra izatea.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Zuzenbidean, Zientzia Politikoetan edo Soziologian lizentziatua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean, lortzeko maneran egotea.

d) Lanpostuan aritzeko gaitasun fisiko nahiz psikikoa izatea.

e) Funtzio publikoan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izana, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik berezia ere.

f) Euskara jakitea. Hau hautapen prozeduran kreditatuko da. Horretarako Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo baliokidea aurkeztu beharko da edo bertzela, izangaiak hizkuntz maila nahikoa duen egiaztatzeko proba gainditu beharko du.

2.2. Arestiko baldintzak deialdiko zazpigarren oinarrian ezarritako epean eta moduan frogatu beharko ditu probak gainditu eta lanpostua eskuratu duen izangaiak. Eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean bete egin beharko dira aipatu baldintzak, baita hautapen prozedurak dirauen bitartean eta izendapena iritsi arte ere.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Arantzako erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, edo bertzenaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aipatu bideetako edozein erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabide horiek deialdi honetan aurkeztutako ereduari beharko zaizkio lotu. Deialdia egin duen Batasuneko edozein Udaletxetako bulegoetan eskuratuko da, eta bertan eskabideak aurkezteko emandako epea akitzerako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

Eskabide horiek deialdi honetako 1. eranskinean emandako ereduari lotuko zaizkio. Horrekin batera lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko ziurtagiriak, legeztatutako kopiak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira. Horrez gain, izanez gero, euskararen ezagupena egiaztatzeko eskatutako titulazioa ere aurkeztuko da.

3.2. Minusbaliatuek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten, eta minusbaliotasunaren ziurtagiria, erakunde eskudunek luzatua, erantsi beharko dute.

3.3. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akitu ondoren, Batasuneko Lehendakaritzak onartu eta baztertuen zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, eta akatsik egin badute, horiek zuzendu ere bai.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea akiturik eta horiek ebatzitakoan, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du deialdia egin duen Batasuneko lehendakariak, eta hura Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

- Mahaiburua: Jose Ramon Amoros Oskoz jauna, Arantzako alkatea eta deialdia egin duen Batasuneko lehendakaria.

Ordezkoa: Eduardo Miguelena Legasa jauna, Igantziko alkatea.

-Mahaikidea: Carlos Hernández Hernández jauna, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko teknikaria.

Ordezkoa: José Miguel Gamboa Baztán jauna, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko teknikaria.

-Mahaikidea: Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko teknikaria.

Ordezkoa. Antonio Madurga Gil jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko teknikaria.

-Mahaikidea: Pilar Chueca Inchusta andrea, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Andoni Esparza Leibar jauna, Lesakako Udaleko idazkaria.

-Mahaikide idazkaria: José Luis Legarra Iriarte jauna, Etxalarko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Joaquín Duque Ibarrondo jauna, Doneztebeko Udaleko idazkaria.

Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia eratu eta haren jarduketak balioa izateko, kide guztien erabateko gehiengoa bildurik izan beharko da.

Organo kolegiatuaren eraketak balioa izateko, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak bederen elkartu beharko dira.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, deialdia egin duen organoari horixe jakinaraziko diotelarik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako abstentzio arrazoiak daudenean.

Halaber, izangaiek, aipatu gorabeherak suertatuz gero, epaimahaikideak errefusatu ahalko dituzte.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei dei egiten ahalko die proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua. Gero, epaimahaiak behar den garaian aditzera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan.

6.2. Lehiaketaren garapena: izangaiaren merezimenduak baloratuko dira. 20 puntu gehienez, 2. eranskinean zehaztutakoaren arabera.

6.3. Oposizioko ariketak hauek izanen dira:

A) Euskarazko froga: bakarrik deialdi honetako 2.1.f) oinarrian eskatutako baldintza bete ez duten izangaiek eginen dute. Proba honek bi zati izanen ditu: bata ahozkoa eta bertzea idatzizkoa, eta bertan izangaiak EGA mailarekiko gai edo ez gai diren neurtuko da. Proba hauek Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko langileek eginen dute.

B) Lehen ariketa: teorikoa. Ariketa hau 3. eranskinean azaltzen diren programako gaiei buruzko galdera motzei erantzutean datza. Gaiak Nafarroako Zuzenbide Administratibo Orokorra eta Foralari buruzkoak dira eta Nafarroako Udal Administrazioari buruz bereziki.

C) Bigarren ariketa: praktikoa.

C.1) Aurreko idatz-zatian aipatutako gaiei buruzko 2 kasu praktiko garatuko dute.

Proba honetara izangaiek lege testuak erabil ditzakete. Probak euskaraz edo/eta gaztelaniaz egin daitezke.

C.2) Idazkari funtzioekin zerikusia duen txosten bat edo bertze agiri administratibo-juridiko bat idatzi beharko dute euskaraz.

6.4. Oposizioko ariketen balorazioan 80 puntu eman daitezke gehienez ere, eta honela banatuko dira ariketen arabera.:

Lehen ariketa: 40 puntu gehienez, eta gutxienez 20 puntu lortu behar dira.

Bigarren ariketa:

-C.1.: 20 puntu gehienez, eta gutxienez 10 puntu lortu behar dira.

-C.2.: 20 puntu gehienez, eta gutxienez 10 puntu lortu behar dira.

6.5. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira, eta baztertu eginen dira ariketa bakoitzaren gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

6.6. Epaimahaiko kide bakoitzak bere kalifikazioa emanen du eta, gero, kalifikazio guztien banaz bertzeko aritmetikoa eginen da kasuan kasuko ariketa zatiaren puntuazioa emateko.

6.7. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Batasuneko Udalen iragarki oholetan eta aurreko probak egin diren tokietan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, haien kalifikazioekin batean eta, halaber, oposizioko hurrengo ariketa zein toki, egun eta ordutan eginen den, 48 ordu lehenagotik bederen.

6.8. Ariketa bakoitzarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen bertze identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

6.9. Hautapen probak egiteko, eskaera egin duten minusbaliatuentzak bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa akiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdia egin duen Batasuneko kide diren Udalen iragarki oholean eta/edo azken ariketa egin den tokian, probak gainditu dituztenen zerrenda, ateratako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak oposizioko ariketetan ateratako kalifikazioak batu ondotik, izan ere, lehiaketaldiko balorazioarekin batean, bi faseetan osotara puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere hori jarraikiz eginen baita. Delako proposamena Arantzako Udaleko iragarki taulan argitaratuko da.

Hautapen proben azken emaitzan berdinketarik izanez gero, 2. ariketa praktikoan puntu gehien lortu dutenen alde hautsiko da berdinketa.

7.2. Izendapen proposamena Arantzako Udaleko iragarki taulan argitaratu ondoko 15 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiriok aurkeztu beharko ditu deialdia egin duen Batasuneko Lehendakaritzan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea egiaztatzen dituen agiri baliokidea.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Kidegoko kide den sendagile batek luzatutako ziurtagiria, karguari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela egiaztatzen duena. Minusbaliatua dela alegatu duen izangaiak, gainera, minusbaliotasuna duela eta hura deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria, balorazio eta orientaziorako talde eskudunek luzatua, aurkeztu beharko du.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik ez dela bereizia izan dioena.

e) Zin egin edo hiz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko direla dioena.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuak salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta beren jarduketa guztiak baliorik gabe geratuko dira, eskabideko faltsukeriagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko idatz-zatian aurreikusitakoa gertatuz gero, deialdia egin duen Batasuneko lehendakariak proba gainditu dituztenen zerrendan, 7.1. idazt-zatian aipatutakoan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aitzineko idatz-zatietan adierazi bezala jokatuko da.

8.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Deialdia egin duen Batasuneko lehendakariak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia izendatuko du Arantza eta Igantziko Udalen Batasuneko idazkari, eta, beraz, izendapenak dakarren kontratua sinatuko da.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daiteke.

8.3. Izangai izendatuak 15 eguneko epearen barrenean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina, aipatu kontratua sinatuz. Ezinbertzeko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu izendapenak dakarren kontrataziorako. Horrela gertatuz gero, deialdiko 7.4. idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.-Errekurtsoak.

Deialdiaren kontra, haren oinarrien eta hura aplikatzeko administrazio egintza guztien kontra, errekurtso hauek paratzen ahal dira:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Arantzan, bi milako martxoaren hamabortzean. Batasuneko lehendakaria.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:.............., adinez nagusia, NAN zenbakia (nortasun agiri baliokidea):........., sorteguna: ........, sorlekua: .........(........), nazionalitatea: ..........., bizitokia: ......(.....), karrika: .........., posta kodea ........, telefonoa:..........

Zure aitzinera agertu eta honela diot:

Onartua izatea eskatzen dudala Arantza eta Igantziko Udalen Batasuneko idazkari lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua 2000ko ............., ........zenbakian).

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akts fisiko nahiz psikikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela disziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiaren 2. oinarrian adierazitako titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko emandako epea akitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala, eta zerrenda honetako merezimenduak aintzat hartu eta baloratzeko eskatzen dudala, honekin batera joanik, agiri bidez frogatzen baititut:

Badudala minusbaliotasunik, eta horregatik eskatzen dudala ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Bertze orri batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak). Minusbaliotasuna egiaztatzeko erakunde eskudunak luzaturiko ziurtagiria aurkeztu dudala.

Horrenbertzez:

Eskatzen dizut ontzat har dezazun eskabide hau eta, hortaz, onar nazazun Arantza eta Igantziko Udalen Batasuneko idazkari lanpostua, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdian.

...........(e)n, 2000ko .........aren......(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Lehiaketaldiko balorazioa

1.-Deialdi honetako izangai guztiek, merezimenduak dituztela uste badute, oinarri hauetako zehaztapenei jarraikiz, agiri bidez frogatu behar dute, deialdirako onarpen eskaera egiten duten momentuan.

2.-Deialdi honetan aurreikusita dauden probetan lehena hasi baino lehen, epaimahaiak Batasun honetako Udaletxeetako iragarki oholean eta, horrela behar badu, probak egiteko lokalekoan, argitaratuko du alegatutako merezimenduen balorazioaren emaitza, ondotik ematen den baremoari jarraikiz. Osotara, ez da inoiz 20 puntu baino gehiago emanen.

-Udal bateko idazkari lanetan aritutako urte bakoitzeko 5 puntu, eta gehienez ere 20 puntu.

-Bertze toki entitate bateko idazkari lanetan aritutako urte bakoitzeko 2 puntu, eta gehienez ere 10 puntu.

III. ERANSKINA

Oposizioaren gaiak

1.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko printzipioak eta balore gorenak. Konstituzioaren erreforma. Toki Administrazioari eta Nafarroari buruzko konstituzio araudia.

2.-Konstituzio Auzitegia. Osaketa eta egitura. Jurisdikzioa, eskumena eta prozedurak. Babes errekurtsoa.

3.-Espainiako Estatuaren lurralde antolaketa. Estatuaren eta erkidego autonomoen arteko eskumenen banaketa. Autonomia estatutuak: izaera, ezaugarriak eta edukia. Prestatu eta erreformatzeko prozedura.

4.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Aurrekinak. Prestakuntza prozesua. Izaera, ezaugarriak eta edukia. Atariko titulua. Erreforma.

5.-Nafarroako foru erakundeak: Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Osaketa, antolaketa eta eginkizunak. Parlamentuaren kontrol eginkizuna Gobernuaren gainean. Ekimen legegilea. Ekimen Foru legeak: ezaugarriak eta motak. Kontu Ganbara.

6.-Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Haren hautapena. Kontseilariak. Foru Komunitatearen Administrazioa. Foru Dekretuak eta Foru Aginduak. Egintzak eta errekurtsoak.

7.-Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea. Uztailaren 4ko 135/1994 Foru Dekretua, euskarak Nafarroako Administrazio Publikoetan izanen duen erabilpena arautzen duena.

8.-Zuzenbide Administratiboa. Kontzeptua. Administrazio publikoa. Kontzeptua eta zabalera. Antolamendua administratiboaren printzipioak. Legezkotasun printzipioa eta haren markak. Autobabes printzipioa.

9.-Antolamendu administratiboaren iturburuak. Espainiako Konstituzioa. Legea. Lege motak. Erikidego Autonomoen legegintza ahalmena. Erregelamendua. Erregelamendu motak. Legezkotasunaren kontrola erregelamenduetan. Zuzenbide Administratiboaren bertze iturburu batzuk.

10.-Administrazio egintza. Kontzeptua. Administrazio egintza motak eta elementuak.

11.-Administrazio prozedura. Kontzeptua eta izaera. Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea. Aplikazio esparrua eta printzipio osatzaileak. Interesatuak. Bukaerak eta epeak.

12.-Administrazio prozedura. Hastapena, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

13.-Administrazio egintzen eraginkortasuna. Baliozkotasun ustea. Eraginkortasun baldintzak. Administrazioaren isiltasuna. Exekutibitatea eta etetea. Administrazio egintzen betearazpena.

14.-Administrazio egintzaren baliozkotasun ezaren teoria. Egintza baliogabeak eta baliogabetzen ahal direnak.

15.-Administrazioaren zehapen ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura.

16.-Derrigorrezko desjabetzapena. Desjabetzeko ahalmenaren subjektuak, objektua eta edukia. Desjabetzapen prozedura oro har. Desjabetutako ondasuna bihurtzea.

17.- Administrazio publikoaren ondare erantzukizuna. Bilakaera. Baldintzak. Ordainaren eraginkortasuna. Erantzukizun ekintza. Ondare erantzukizunaren gaineko prozeduraren aipamena.

18.-Administrazio errekurtsoak. Aldez aurreko erreklamazioak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aipamena.

19.-Toki administrazioa. Kontzeptua eta bilakaera. Nafarroako Toki Entitateen Araubideari buruzko Legeria. Nafarroako toki administrazioan dauden entitateak.

20.-Udalerria, Nafarroako lurralde antolaketaren oinarrizko toki entitatea. Udalaren eskumenak. Udalerri elkartuaren aipamena.

21.-Udal mugapea. Udal mugapeen aldaketak. Udal biztanleria. Bizilagunen eskubide eta betebeharrak. Udal errolda. Erroldan inskribatzea. Udal erroldaren kudeaketa. Altak eta bajak ofizioz.

22.-Udal antolaketa. Nahaitaezko antolaketa eta antolaketa osagarria. Kontzejuaren antolaketa. Nafarroako gainerako toki entitateen antolaketaren aipamena. Toki Korporazioetako Kideen Estatutua.

23.-Toki entitateen funtzionamendurako araubidea. Administrazioen arteko harremanak. Herritarren informazioa eta partaidetza udal bizian.

24.-Nafarroako toki entitateen ondasunak: sailkapena. Toki entitaeen prerrogatibak beren ondasunei dagokienez.

25.-Ondasunen kalifikazio juridikoa, aldaketa eta atxikipena. Erosketa. Erabilpena eta aprobetxamendua. Besterentzea eta kargatzea.

26.-Nafarroako toki entitateen herri ondasunak. Administrazioa eta xedapen egintzak. Aprobetxamenduak. Herri ondasunak arautzeko toki entitateen ordenantzak.

27.-Udal jarduera. Administrazio publikoen jarduera: sustapena, polizia eta zerbitzu publikoa. Polizi jarduera toki administrazioan. Sustapen jarduera.

28.-Toki entitateen zerbitzu publikoak. Derrigorrezko udal zerbitzuak. Zerbitzuak udalekotzea. Zerbitzu publikoak kudeatzeko manerak.

29.-Nafarroako Toki Entitateen kontratazioa: Aplikatzen zaion legeria. Kontratu administratiboa eta kontratu pribatuak. Administrazioaren prerrogatibak. Oreka finantzarioa eta kontratuen berrikuspena.

30.-Kontratazio administratiboaren subjektuak. Toki administrazioan kontratatzeko eskumena duten organoak. Toki administrazioarekin kontratatzeko ahalmena dutenak. Prestaketa lanak. Esleipen moduak eta prozedurak. Kontratuen formalizazioa.

31.-Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileak. Aplikatzen zaien Legeria. Langile motak. Funtzionarioak hautatzea, funtzionario bilakatzea eta funtzionario izatetik gelditzea. Egoera administratiboak, eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasun araubidea.

32.-Nafarroako toki entitateek egintzak bete eta erabakiak hartzeko prozedura. Aipamen berezia, baimen eta lizentziak emateko prozeduraz. Isiltasun administratiboa Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean.

33.-Toki entitateen erregelamendu ahalmena. Erregelamenduak, ordenantzak eta bandoak.

34.-Nafarroako Toki Entitateen jarduketen kontrola eta haien aurka jotzea. Nafarroako Administrazio Auzitegiko gora jotzeko errekurtsoaren aipamen berezia.

35.-Lurzoruaren araubideari eta balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/98 Legea. Nafarroan nola aplikatu den. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea. Egitura eta edukia. Oinarri orokorrak, helburua eta xedeak. Lurzoruaren sailkapena eta kalifikazioa.

36.-Udalen hirigintza planeamendua. Udal plana. Xedeak, edukia eta onespena. Garapen planeamendua. Hirigintzan jarduteko programak. Plan partzialak. Plan bereziak. Xedea, zehaztapenak eta onespenerako tramiteak. Hirigintzako bertze bitarteko batzuk.

37.-Planeamenduaren exekuzioa. Exekuzio unitateak. Jarduketa sistemak.

38.-Administrazioaren eskuhartzea etxegintzan eta lurzoruaren erabileran. Hirigintzako lizentziak. Zaintzeko eginbeharra, obrak egiteko aginduak eta aurri deklarazioa. Toki entitateek hirigintzako legezkotasuna babestea.

39.-Hirigintza arloko arau-hauste eta zehapenen eta zehapen prozeduraren aipamena. Lurzoruaren merkatuan eskuhartzeko bitartekoak. Lurzoruaren ondare publikoak. Azalera eskubidea. Tanteo eta atzera erosteko eskubidea.

40.-Nafarroako toki entitateen baliabideak. Zuzenbide publiko eta zuzenbideko pribatuko dirusarrerak. Bakoitzaren aipamena. Tributuak ezarri eta agintzeko erabakiak. Ordenantza fiskalak.

41.-Tasak. Prezio publikoak eta kontribuzio bereziak.

42.-Udalaren ezarpen autonomoa. Lurraren gaineko kontribuzioa. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

43.-Foru Komunitateko tributuetan parte hartzea. Kapital tranferentziak eta arruntak. Fondoari buruzko Legea. Obra eta Azpiegituretarako Hirurteko Plana. Estatuko tributuetan parte hartzea.

44.-Nafarroako toki entitateen aurrekontuak. Edukia. Betearazpen oinarriak. Aurrekontuaren egitura. Prestakuntza eta onespena. Aurrekontuko aldaketak.

45.-Kontabilitatea Nafarroako toki entitateetan. Kontabilitate publikoaren araubideari lotu beharra. Araubide orokorraren eta araubide erraztuaren aipamena. Toki korporazioen kudeaketa ekonomikoaren fiskalizazioa. Barne eta kanpo fiskalizazioa.

Iragarkiaren kodea: a00