94. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Udalaren 2000ko aurrekontu arrunta. Lehen aldaketa

Udalak, behean adierazitako eguneko osoko bilkuran, kredituak aldatzeari buruzko espedientea onetsi zuen hasiera batean. Edukia, honakoa:

-Kreditu gehikuntza:

A) Kontusail handitua: 561-60105.

B) Zenbatekoa: 27.000.000 pezeta.

C) Helburua: "industrialdeko proiektua eta obrak"

D) Finantzazioa: kreditu eragiketa baten bidez, dirusarreretako 91700 kontusailaren hasierako aurreikuspena zenbateko berean handituz.

Espedientea jendaurrean egonen da, idazkaritzan, hogei egun baliodunetan, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lodosan, bi milako uztailaren hogeian. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: a0007063