94. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Nagore, Artzi, Zandueta, Uritz, Urdirotz, Imizkotz, Gorraitz eta Azparrenen instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena. 6708 A.T. - JAA/alt. espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, urriaren 20an eman ziren 2617/66 Dekretuaren 9. artikuluan eta 2619/66 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola S.A.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Artzibar eta Orotz-Beteluko Udala.

c) Instalazioaren xedea: eskualdeko energia elektrikoaren hornidura hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 20 KV-ko aireko linea, 12.991 m-koa, Agoitz eta Orotz-Beteluko STRko 20 zk.ko euskarritik hasita (Nagore); LA-180, hormigoi eta metalezkoak; bukaera 31-37 zk.ko euskarrian, Orotz-Betelun.

Aireko deribazioa 30-70 zk.ko euskarritik hasita, 2.820 m-koa; LA-78, hormigoi eta metalezkoak; bukaera 38-13 zk.ko euskarrian Usozko TZan.

Aireko deribazioa 31-34 zk.ko euskarritik hasita, 2.481 m-koa; LA-56, hormigoi eta metalezkoak; bukaera Azparrengo TZan.

Aireko deribazioa 31-34 zk.ko euskarritik hasita, 64 m-koa; LA-56; bukaera Orotz-Beteluko TZan, Artzibar eta Orotz-Beteluko Udaleko Nagore, Artzi, Zandueta, Uritz, Urdirotz, Imizkotz, Gorraitz eta Azparrenen.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 330.492.853 pezeta.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, bide zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita bian.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK

20 KV-ko aireko linea, "Agoitz-Orotz Betelu S.T.R. (2. fasea), Nagore-Orotz Betelu tartea"

Artziko 21 11 Pinuak Fco. Burusco Barberenaren oinord. 1.084 16 17.344 30-62 1,3

Kontzejua Bergamín, 39-4.a D 30-63 1,3

31004 IRUÑA 30-64 1,3

30-65 1,5

30-66 1,3

30-67 1,9

Artziko 21 11 Makalak Fco. Burusco Barberenaren oinord. 358 16 5.728 30-68 1,1

Kontzejua Bergamín, 39-4.a D 30-69 1,7

31004 IRUÑA

Urizko 23 63 Makalak Severiano Larrea Erro 5 8 40 - -

Kontzejua Martín Azpilicueta, 15-6.a D

31011 IRUÑA

Urizko 23 258 Makalak Severiano Larrea Erro 22 18 396 - -

Kontzejua Martín Azpilicueta, 15-6.a D

31011 IRUÑA

Orotz-Betelu 2 150 Ezpela Dorotea eta Juana Escabel Badostain 16 3,75 60 - -

Iturribide, 79-6.a B

31439 OROTZ-BETELU

(*) Titularren zerrenda hau argitara eman da, baina ez da eragozpen izanen eskubide gehiago ez duen hirugarrenik agertzeko; hark, betiere, egiaztatu egin beharko du ukituriko ondasun eta eskubideen gainean duen titulua, zuzenbidez onartua dagoen edozein modu erabiliz. Horretarako, espedientean agertu beharko du eta, legez ezartzen diren epeetan, nahi dituen alegazioak egin ahalko ditu.

Iragarkiaren kodea: a0006068