94. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

278/2000 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, eskola-jantokiko zerbitzu batzuk lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea xedatzen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehiaketa publikorako deia egin du, 2000-2001 ikasturterako ondoren adierazten diren ikastetxeetako eskola-jantokiko zerbitzuak kontratatzeko.

Mota: lehiaketa publikoa.

Kontratuen xedea: 2000-2001 ikasturtean Irunberriko "San Juan" H.L.H.I.P eta Azkoiengo B.H.I.ko Egoitzako eskola- jantokiko zerbitzuaz arduratzea.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo notario zein administrazio bidez konpultsatutako kopiak izan beharko dute.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hauNafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren eguneko ehamlau orduak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, Iruña), edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g. Iruña).

Eskaintzak irekitzea: proposamenak irailaren 2an izanen den jendaurreko ekitaldian irekiko dira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g. Iruña).

Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoan (Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g.).

Iruñean, bi milako uztailaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0006611