94. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

240/2000 FORU DEKRETUA, ekainaren 27koa, 2000ko otsailaren lehenaz aurrerako ondorioekin Fernando Sala Ibarrola jauna Toki Administrazioko Departamentuko Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Ataleko buruaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarteko gisa aritzeko izendapenak egin dituen organo berak libreki kargutik kentzen ahalko ditu.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako ekainaren hogeita zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-2000ko otsailaren lehenaz aurrerako ondorioekin Fernando Sala Ibarrola jauna Toki Administrazioko Departamentuko Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Ataleko buruaren kargutik kentzea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskaintzea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0006474