91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O L T Z A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALan argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Z-Laser, S.A.. Jarduera: laser bidez moztu, soldatu, markatu eta azalerako tratamendua egiteko instalazioak merkaturatu eta sustatzea (paratzea). Tokia: Arazuri-Orkoien industrialdea.

Oltza Zendean, bi milako uztailaren bostean. Zinegotzi delegatua, Joaquín Iraizoz Vizcar.

Iragarkiaren kodea: a0006550