91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

547/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Bera-Frantzia NA-1310 errepidea (Ibardin) 1+000 k.p.tik 6+600 k.p.ra zolatu eta moldatzeko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Bera-Frantzia NA-1310 errepidea (Ibardin) 1+000 k.p.tik 6+600 k.p.ra zolatu eta moldatzeko lanak" kontratatzeko, honako oinarri hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: "Bera-Frantzia (Ibardin) NA-1310 errepidea 1+000 k.p.tik 6+600 k.p.ra zolatu eta moldatzea".

-Adjudikazio modua: enkantea.

-Kontratuaren aurrekontua: 79.294.583 pezeta (476,570,04 euro).

-Egiteko epea: 150 egun natural.

-Kontratuaren sailkapena: E taldea, 4 azpitaldea, d) kategoria. G taldea, 4 azpitaldea, d) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 2000ko abuztuaren 18ra arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Inazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua aztertu nahi izanez gero, Kontserbazio Zerbitzura deitu (San Inazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 948 42 36 24 telefonora.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2000ko abuztuaren 29an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita zortzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ........................ J/A-ak, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............... kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "Bera-Frantzia NA-1310 errepidea (Ibardin) 1+000 k.p.tik 6+600 k.p.ra zolatu eta moldatzeko lanak" enkante bidez adjudikatzeko ...............(e)ko .....garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso- osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, .................... (zenbakitan) pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0006606