91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

339/2000 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Bake Epaitegietako Idazkaritza multzoetako lanpostuen lekualdatze lehiaketa behin-behinekoz ebazten duena. Lehiaketa egin da Nafarroako Foru Komunitateko 7.000 bizilagunetik gorako herrietako iraungi beharreko bake idazkarien eta Justizia Administrazioko ofizialen artean.

Justizia zuzendari nagusiak martxoaren 10ean emandako 21/2000 Ebazpenaren bidez (2000ko apirilaren 3ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Bake Epaitegietako Idazkaritza multzoetako lanpostuen lekualdatze lehiaketarako deialdia egin zen. Lehiaketan parte har zezaketen Nafarroako Foru Komunitateko 7.000 bizilagunetik gorako herrietako iraungi beharreko bake idazkariek eta Justizia Administrazioko ofizialek.

Justiziako Estatu Idazkaritzak 2000ko ekainaren 27an egindako proposamena ikusirik.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 202/1999 Foru Aginduaren bitartez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko 7.000 bizilagunetik gorako herrietako iraungi beharreko bake idazkarien eta Justizia Administrazioko ofizialen arteko lanpostu hutsak behin-behinekoz esleitzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen kontra alegazioak egin daitezke, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egun naturaleko epean, lehiaketan parte hartzeko eskaria igorri zitzaion agintaritzari zuzenduta. Horretarako, 2000ko martxoaren 10eko deialdiaren III. eranskinean ageri den eredua erabili behar da.

Iruñean, bi milako uztailaren hemezortzian.-Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

E R A N S K I N A

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA ORAIN ARTEKO DESTINOA ESLEITUTAKO DESTINOA PUNT.

17719815 MATEO CHICO, M.ª DOLORES LLEIDAKO 1. AUZI. ETA INSTRUK. 1. EPAITEGIA BAKE EPAITEGIA (UDAL MULTZOA) CASCANTE (NAFARROA) 6,931

29147543 SAGASETA DE ILURDOZ URANGA, SOLEDAD TOMARESKO (SEVILLA) BAKE EPAITEGIA ERRIBERRIKO (NAFARROA) BAKE EPAITEGIA (UDAL MULTZOA) 11,964

46400648 GARCIA FIGUERAS, M.ª ESPERANZA ESZEDENTZIAN CASTEJONGO (NAFARROA) BAKE EPAITEGIA (UDAL MULTZOA) 5,522

15799192 JIMENEZ OLLACARIZQUETA, M.ª DOLORES ESZEDENTZIAN ETXARRI-ARANAZKO (NAFARROA) BAKE EPAITEGIA (UDAL MULTZOA) 0,003

18204784 GARCIA-MONGE SANTIDRIAN, M.ª DOLORES ALCAÑIZKO (TERUEL) 1. AUZI. ETA INST. 2. EPAIT. CORELLAKO (NAFARROA) BAKE EPAITEGIA (UDAL MULTZOA 8,439

Iragarkiaren kodea: a0007035