91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U R L A T A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Francisco Ardanaz plazako 10-behean dagoen lokala moldatu eta musika eskolarako egokitzeko lanen udal lizentziaren gainekoa, jarduera sailkatuei buruzko arauteriaren arabera egoki juzkatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen. Jarduera hori ondotik zehazten da:

Eskatzailea: Natalia Segura Lusarreta andrea, Nieves Urrutia Orella andrea eta Sara Barberena andrea. Jarduera: musika eskola. Tokia: Francisco Ardanaz plaza, 11-behea.

Burlatan, bi milako ekainaren hogeita hamarrean. Hirigintza eta Ingurugiro alorretako zinegotzi delegatua, José Antonio Jiménez Francés.

Iragarkiaren kodea: a0006526