91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A N T S O A I N

Salaketaren jakinarazpena

Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31eko 7/1994 Foru Legea hausteagatik Udaltzaingoak egindako salaketa, ondoko zerrendan ageri dena, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legeko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara, interesatuari zehapen espedientea ireki dela jakinarazteko:

9/2000-P zenbakiko espedientea. Izena: Ignacio Martínez Egea. Salaketa: 2000-04-18. Zehapena: 10.000 pezetatik 25.000ra bitarte.

Salatuak espedientea aztertzen ahal du, udal bulegoetan (Atarrabiako etorbidea, 27-1.), 08:00etatik 14:30ak arte, 15 egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Antsoainen, bi milako ekainaren hamabostean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: a0005910