91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B A K A I K U

Bideberrialdeko saneamenduko kolektoreko lanak adjudikatzeko lehiaketa publikoa

Bakaikuko Udalak, 2000ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, lizitaziorako deia egin du Bideberrialdeko saneamenduko kolektoreko lanak esleitzeko.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Xedea: aipatu lanak egitea.

Lanak kontrata bidez egiteko aurrekontua: 8.807.705 pezeta, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: 5 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Behin-behineko fidantza: kontrataren aurrekontuaren %2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo, partikular eta orokorren pleguan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzeko tokia eta eguna: Bakaikuko Udaletxeko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko zazpigarren eguneko arratsaldeko zortzietan.

Proiektu teknikoa eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Udal honetako idazkaritzan.

Bakaikun, bi milako uztailaren hiruan. Alkatea, José Manuel Etxeberria Solís.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ................, bizilekua .............., helbidea ..............., N.A.N. ............, bere izenean edo hau ordezkatuz ..............., Bideberrialdeko saneamenduko kolektoreko lanak lizitazio bidez kontratatzeko proiektua eta klausula administratibo nahiz partikularren plegua ezaguturik, obrak aipatu agiriei hertsiki lotuz eta osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, ........ (letraz eta zenbakiz) ........... pezetatan, BEZa barne.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0006640