91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R R I O Z A R

Xehetasun azterlan baten hasierako onespena. Berriozarko San Esteban kaleko 59. zenbakian kokaturiko etxebizitza (Berriozarko Arau Subsidiarioetako V3 unitatea)

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak 2000ko ekainaren 9an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen honako etxebizitza honen lurzatiaren xehetasun azterlana: San Esteban kalea, 58 (katastroko 19. poligonoko 47. lurzatia), Berriozarko Arau Subsidiarioetako V3 unitatea. Fernando Martínez Martínez eta Javier Esquisábel Martínez arkitektoek prestatu dute azterlan hori, eta helburua da aipatu lurzatiaren lerrokadurak, sestrak eta bolumetria definitzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluarekin eta ondorengoekin bat, jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta egoki juzkatzen diren alegazioak egin daitezen.

Berriozarren, bi milako ekainaren hamalauan. Alkatea, José Manuel Goldaracena Goñi.

Iragarkiaren kodea: a0005959