91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A G O I T Z

Lur trukerako eskaintza publikoa

Udalak, 2000ko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, landa lurreko 36.805 metro karratu trukatzea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 122. artikuluetan eta ondorengoetan xedatuarekin bat, erabaki zen lur trukerako eskaintza publikoa egitea, iragarkia paratuz, bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bai udaletxeko iragarki oholean.

15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, helburua lortzeko egokiak diren ondasunen titularrak agertu egin ahalko dira, espediente honen barruan eskaintza egoki bat aurkeztearren.

Deskribapena: laborantza lurrak, 36.805 metro karratu, Gendulainen, 2. poligonoko 367. lurzatian.

Agoitzen, bi milako ekainaren hemeretzian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: a0005937