91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U R L A T A

2000ko udal aurrekontua hasiera batez onetsirik

Burlatako Udalak, aurtengo ekainaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko udal aurrekontua.

Espedientea jendaurrean egonen da, udal idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Burlatan, bi milako ekainaren hamabostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: a0005934