91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- U L T Z A M A

Hasierako onespena, hirigintzako hitzarmenari

Ultzamako Udalak, 2000ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:

1. Hasiera batez onestea hirigintzako hitzarmenaren eredua, María Elizondo Aragón andrearekin eta beste batzuekin sinatu behar dena, Larraintzarko (Ultzama) U.A.2 jarduera unitateak ukitutako jabeak baitira. Haren xedea da diru ordainarekin ordeztea aipatu unitatearen aprobetxamenduaren %10.

2. Agiria jendaurrean paratzea, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

3. Erabaki hau interesatuei igortzea.

Ultzaman, bi milako ekainaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0005915