91. ALDIZKARIA - 2000ko uztailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Iruñeko H.A.P.O.ko U.I. IXko S-1 sektoreko B unitatea (Belosogoiti) birzatitzeko proiektuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, bi milako ekainaren bederatzian, honako ebazpen hau eman zuen:

"Belosogoitiko B unitatea birzatitzeko proiektua, Javier Andía Vidaurre jaunak sustatua, Konpentsazio Batzordeko burua baita, hasiera batez onetsi zen (RAL/2000-04-19); ondoko jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ebatzi dut:

1. Behin betikoz onestea Iruñeko H.A.P.O.ko S-1/U.I. IX sektoreko B unitateari (Belosogoiti) dagozkion birzaiketa proiektua, behin-behineko likidazio kontua eta balorazioen espedientea.

2. Espedientea tramitatu eta ebazteko tasa onestea, 57.630 pezetakoa izanen baita.

3. Argitara bedi erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta jakinaraz bekie ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetza Erregistroari."

Iruñean, bi milako ekainaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0005913