9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R E L L A N O

Behin betiko onespena 1999ko udal aurrekontuaren aldaketari

Udal honek, 1999ko abuztuaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuaren aldaketa hauek:

1. Ondotik aipatzen diren kreditu gehikuntzak onestea, 4.807.199 pezetako zenbatekoarekin.

Hona haren eragiketen laburpena:

Eransketa dirusarreretan:

011 kontusaila.-Diruzaintzako gerakina: 4.807.199 pezeta.

Eransketa gastuetan:

651-6 kontusaila.-Tabernako ekipamendua: 4.807.199 pezeta.

2. Jendaurreko epea iragana, azaroaren 8ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu aldaketa hau behin betikoz onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276 eta 284. artikuluetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 202 eta 214. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Arellanon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Manu Arrastia Martínez.

Iragarkiaren kodea: A9912448