II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- B A R A Ñ A I N
Zehapenen jakinarazpena
Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:
Isuna irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.
Espedientea: 99690. Jabea: Goñi Labiano, José Ignacio. Matrikula: NA-8826-AT. Arau-haustearen tokia: Barañaingo erronda, 1. Eguna: 1999/11/08. Ordua: 13:20. Zenbatekoa: 16.000. Zehapena: 38.3 BSL, 91.2.m ZEO.
Espedientea: 99679. Jabea: Sarasibar Arraizar, Luis Fernando. Matrikula: BI-9967-BS. Arau-haustearen tokia: Erdiko hiribidea, 0. Eguna: 1999/11/07. Ordua: 07:25. Zenbatekoa: 16.000. Zehapena: 38.3 BSL, 91.2.m ZEO.
Espedientea: 99573. Jabea: Tirapu Lacalle, Pedro M. Matrikula: M-5289-JU. Arau-haustearen tokia: Ipar plaza, 3. Eguna: 1999/10/12. Ordua: 11:50. Zenbatekoa: 10.000. Zehapena: 38.3 BSL, 91.1 ZEO.
Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, baita ere, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren hamaseian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.
Iragarkiaren kodea: A9912354