II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- T U T E R A
Jakintzagai anitzeko azoka egiteko lehiaketa
Udal honek Tuteran (Nafarroa) jakintzagai anitzeko azoka egiteko lehiaketa arautzen duten oinarriak onestea erabaki zuen, 1999ko abenduaren 22an egin osoko bilkura arruntean, eta Nekazaritza, Industria, Merkataritza eta Enpleguko Informazio Batzordeak proposaturik.
Interesatuek eskabideak aurkezteko epea hogeita sei egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Lehiaketa arautzen duten oinarriak interesatuen eskura daude, Tuterako Udaleko Industria, Merkataritza eta Enplegu Departamentuan, bulego orduetan azter daitezen, erran nahi baita, 9:00etatik 13:30etara.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Tuteran, bi milako urtarrilaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0000245