II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
E D I K T U A
Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi eskuordeak, kalte-ordainen eskaera batez, 1999ko urriaren 1ean eman ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.
"Ikusirik Abdelhakim Moassinek 49/99-B espedientean aurkeztutako eskaera, berea den NA-4787-S matrikuladun ibilgailuak pairatutako kalteengatik ordaina eskatzeko, entzunaldia iraganda inork alegaziorik egin gabe eta doakion txosten juridikoa igorrita, aurkeztu erreklamazioa ezestea ebatzi dut, kaltea udal zerbitzu publiko baten funtzionamenduaren ondorio berehalakoa eta esklusiboa ez delako, hirugarren baten jokaera erreklamatzailearenarekin batera erabakigarriak izan baitziren".
Ebazpen honen kontra ondorengo errekurtsoetako bat jarri ahalko da aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Saileko epaitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9912411