9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B A Z T A N

Bigarren oihan enkantea, % 10 merkeago

Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra: Baztango hermendietan, Arteta eta Otsondo Txiki alderdietan, 2.314 intsinis eta estrobo pinu, 1.540 metro kubiko zur eta 499 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa, ehuneko 10 merkeago: 11.496.264 pezeta.

Enkantean parte hartu ahal izateko eskabideak iragarkiaren bukaeran doan ereduari jarraikiz bete eta Baztango Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira hogei egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera aurkeztuko dira enpresaren sailkapen agiria eta udal diruzaintzan hasierako prezioaren ehuneko bost ordaindu izanaren egiaztagiria, behin-behineko fidantza gisa.

Pleguak eta eskabideak Udaletxean irekiko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen ortziral baliodunean, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Udal idazkaritzan daude ikusgai.

Elizondon (Baztan), bi milako urtarrilaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ................., herria: .............., bizilekua: ..........., NAN zenbakia: ............,

Baztango Udalak ...........ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ..... (zehaztu) oihan lotea salduko zuela; bada, hori niri adjudikatzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ............ (letraz eta zenbakiz, ............ hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri) ordaintzeko.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0000243