9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B A Z T A N

Lehiaketa, Baztango arau subsidiarioetako aldaketa puntualeko II. sektoreko lurzati eraikigarria, Elizondoko Braulio Iriarte karrikako luzapenean, adjudikatzeko

Baztango Udalak, 1999ko azaroaren 19an egin osoko bilkura arruntean, lehiaketa publikorako deia egitea erabaki du ondoko hau besterentzeko: "Orube laukizuzena, hamabost (15) metro bider hogeita bost (25) metrokoa, azalera hirurehun eta hirurogeita bost (365) metro koadrokoa duena, eta Baztango arau subsidiarioetako aldaketa puntualeko II. sektoreko konpentsazio proiektuaren ondoriozkoa dena, Braulio Iriarte karrikan".

Delako lehiaketa arautuko duten baldintzen plegua lizitatzaileen eskura egonen da Baztango Udaleko idazkaritzan, pleguari erantsitako dokumentazioarekin batera.

Proposamenak aurkezteko 20 egun balioduneko epea dago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Baldintza pleguan ezarritako moduan eta edukiarekin aurkeztu beharko dira proposamenak Baztango Udalaren erregistroan, jendea hartzeko orduetan, eta jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bigarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Elizondon (Baztan), bi milako urtarrilaren hiruan. Alkatea, F.J. Oyarzábal Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: A0000242