II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
Lehiaketa publikorako deialdia, Karlos III. etorbidea urbanizatzeko obrak egiteko, Merindadeen plazatik Iturralde y Suit kaleraino
Iruñeko alkateak 2000ko urtarrilaren 4an eman ebazpenaren bitartez, Karlos III. etorbidea urbanizatzeko obrak, Merindadeen plazatik Iturralde y Suit kaleraino, kontratatzeko lehiaketarako dei egin du, ondoko baldintza hauei jarraikiz:
Kontratuaren xedea: Karlos III. etorbidea urbanizatzeko obrak egitea, Merindadeen plazatik Iturralde y Suit kaleraino.
Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.
Enpresarien sailkapena: C taldea, 1 azpitaldea, c kategoria; C taldea, 6 azpitaldea, e kategoria; E taldea, 1 azpitaldea, c kategoria; I taldea, 1 azpitaldea, c kategoria.
Kontrataren aurrekontua: 599.979.060 pezeta (jakingarri gisa, 3.605.946'77 euro).
Egiteko epea: obrak gehienez ere zazpi hilabetetan bukatu behar dira osotara.
Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.
Proposamen ekonomikoak lizitazioaren iragarkian aipatzen diren egunean eta tokian irekiko dira, jendaurrean.
Proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan, Merkatuko karrika, 11-3.ean.
Iruñean, bi milako urtarrilaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena
N.A.N. ....................
Bizilekua
Helbidea:
Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako:
NAN zk.: ..........
Bere izenean ez bada, hau ordezkatuz: ..........., helbidea: ..............., I.F.Z.: ............., telefonoa: .........., fax zenbakia: ...........
Karlos III. etorbidea urbanizatzeko obrak, Merindadeen plazatik Iturralde y Suit kaleraino, obrak esleitu eta egiteko proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri dut, eta haiek osorik gauzatzeko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz.
Eskaintzen dudan dirua ............ pezeta (letratan) ....................
Egiteko epea, gehienez ere ........... hilabete (letratan)...............
(Eguna, sinadura eta entitatearen ikurra)
Iragarkiaren kodea: A0000156