II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- L E O T Z
Oihan enkantea
Leozko Udalak ondotik aipatzen den oihan aprobetxamendua salgai jarri du enkante publikoaren bidez. Nafarroako Gobernuaren baimena badu horretarako, Ingurugiroko zuzendari nagusiak 1999ko irailaren 21eko 2327 Ebazpenaren bidez eman baitzion.
Lote bakarra, Los Berros eta La Revuelta alderdietan, Leozko Kontzejuaren hermendietan biak, eta 4.751 larizio pinuk osatua, 1.806 metro kubiko zur egiten duena.
Hasierako prezioa: 9.544.710 pezeta.
Proposamenak Leozko Udaleko idazkaritzan, Iratxetan baitago, aurkeztu beharko dira, gutunazal itxietan aurkeztu ere, otsailaren 11ko eguerdiko hamabiak baino lehen. Gutunazalak, berriz, Leozko Kontzejuetxean irekiko dira otsailaren 12an, eguerdiko hamabietan. Gutunazalean ondorengo agiriok sartuko dira:
1. Proposamen ekonomikoa, behean argitaratzen den ereduaren araberakoa.
2. Leozko Kontzejuko gordailuzaintzaren kontuan (Nafarroako Aurrezki Kutxa, Barasoain, 2054 0047 55 000001022.1 zenbakia) 190.894 pezeta utzi izanaren gordekina, behin-behineko fidantza gisa, lotearen hasierako prezioaren % 2 egiten baitu.
3. Enpresaren sailkapen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia, behar bezala konpultsatua, hala balitz.
Enkantearen baldintza tekniko eta ekonomiko administratiboen plegua interesatuen eskura dago Leozko Udaleko idazkaritzan.
Eskaintzarik ez badago, lehiaketa eman gabe deklaratuko da eta beste lizitazio baterako deia eginen, % 10 merkeago, hasierako enkanteko baldintza beretan. Bigarrenerako epea otsailaren 18an bukatuko da, eguerdiko hamabietan, eta plikak otsailaren 19an irekiko, eguerdiko hamabietan.
Leotzen, bi milako urtarrilaren bostean. Kontzejuburua, Serafín Flamarique Mariñelarena.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
Izena
Herriz
Bizilekua
N.A.N. .................
Leozko Kontzejuak ....eko ....aren ....eko .... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako oihan enkantearen berri izanik, 4.751 larizio pinuk osatutako lote bakarra saltzeko, horren aldera ............... pezeta (letraz eta zenbakiz) ......... eskaintzen dut, beti ere enkantea eta aprobetxamendua arautzen duten baldintza pleguari hertsiki jarraikiz.
Iragarkiaren kodea: A0000155