9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

E D I K T U A

Gobernu Batzordeak, 1999ko abenduaren 2ko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau zuen:

Ikusirik La Nava industrialdeko Plan Partzialeko eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UC-93 unitateko D1 eta C4 lurzatien xehetasun azterlana, 3335 zenbakiko sarrerakin 1999ko azaroaren 25ean José María Ezquerro Arregui jaunak Margutsa Logística y Transporte, S.A. eta Talleres Olite, S.L. ordezkatuz aurkeztua.

Ikusirik ere, Udaleko zerbitzu teknikoen 1999ko azaroaren 29ko txostena, erabaki da:

Lehena.-Behin betikoz onestea, La Nava industrialdeko Plan Partzialeko eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UC-93 unitateko D1 eta C4 lurzatien xehetasun azterlana, José María Ezquerro Arregui jaunak Margutsa Logística y Transporte, S.A. eta Talleres Olite, S.L. ordezkatuz aurkeztua.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Hirugarrena.-Erabakia argitaratzea, Udalaren iragarki oholean eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, interesatuek hura aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Laugarrena.-Erabakia jakinaraztea Kontuhartzailetzari, Udal Zerbitzu Teknikoei eta Aholkularitza Juridikoari, ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten dut aipatu erabakiaren aurka paratzen ahal dela:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza ebatzi duen organoari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharhamunetik hilabeteko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharhamunetik bi hilabeteko epean, edo

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912624