9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Prozedura irekiaren bidezko adjudikazioa, Milagrosako B.E.P.B.ko urbanizazio proiektuaren idazketa egiteko

Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian eginiko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Milagrosako U.I. XIX-ko U.O.1 eta U.O.3 unitateen urbanizazio proiektuaren idazketa adjudikatzeko jasotako eskaintzak eta kontratazio mahaiak eginiko akta, 99-12-14koa, eta hartan bildutako proposamenari men eginez, erabaki da:

1.-Laguntza teknikorako aipatu kontratua Antonio Suescun Martínez, Oscar Ongay, Olga Morquillas eta Maite Mariezcurrena, Laureano Sánchez eta Alfredo Ramos jaun- andreek osatutako lantaldeari adjudikatzea, 16.150.000 pezetatan, BEZa barne, bi hilabete eta erdiko epean, eta eskaintzan adierazitako baldintzetan eta baldintza administratibo eta teknikoetan zehazten diren gainerakoetan, plegua espedientean ageri baita.

2.-13.922.414 pezetako gastua baimentzea, Antonio Suescun Martínez jauna buru duen taldeari ordaintzeko, Udalaren Hirigintza Gerentziako indarra duen aurrekontuko "Milagrosa U.I.19" izeneko 3043222601010 kontusailaren kargura."

Erabaki hau ez da behin betikoa bide administratiboan, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da horren aurka, Udalaren Hirigintzako Gerentziaren aurrean edota Iruñeko Udalbatzaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita batean. Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9912622