II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U Ñ A
Buztintzuri-Euntzetxiki-Sta. Engraziako Plan Partziala, S.1 sektoreko U.I.II unitatean (Iparra). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamaseiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Buztintzuri-Euntzetxiki-Sta. Engraziako Plan Partziala, Iruñeko S.1 sektoreko U.I.II unitatean, hasiera batez onetsi zen 98-12-7ko osoko bilkuran eta horren jendaurreko epea iragan denez, erabaki da:
1.-Alegazioen txostena onestea, espedientean behar bezala eginbidetua heldu baita, eta orobat ontzat hartzea Talleres Iruña, S.A.k, Tratamientos Industriales Iruña, S.A.k eta Carbónica Navarra, S.A.k aurkeztutako alegazioak; partzialki ontzat hartzea Berriobeitiko Udalak aurkeztutakoa, eta ezestea Aceralia Transformados, S.A.k aurkeztutakoa, izan ere alegazioaren edukiak zehazki aipatzen ditu geroago dagokion birzatiketa proiektuaren barrenekoak izanen direnak.
2.-Behin betikoz onestea Buztintzuri-Euntzetxiki-Sta. Engraziako Plan Partziala, Iruñeko S.1 sektoreko U.I.II unitatean.
3.-Igor bekio erabaki hau Nafarroako Gobernuari, dokumentaren ale batekin, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5.eko a) atalean eta aplikagarriak diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9912621