9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ERRONKARIKO BATZARRE NAGUSIA

Hasierako onespena aurrekontuko aldaketei

Erronkariko Batzarre Nagusiak, 1999ko abenduaren 18an egin bilkuran, onetsi zuen kreditu gehikuntzen transferentziak egitea 1999ko aurrekontuko zenbait kontusailetara, diruzaintzako gerakinaren kontura.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legean ezarritakoarekin bat, espedientea Erronkariko Batzarre Nagusiaren idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan interesa dutenek hura aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Erronkarin, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Batzarreko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: A9912260