9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- G E T Z E

Lurzati baten desafektazioa

Getzeko Udalak Landalurren Katastroko 1. poligonoko 1154. lurzatiaren desafektazioari ekitea erabaki zuen, 1999ko azaroaren 26ko bilkuran eta legeak eskatzen duen quoruma zuela. 306 metro karratu ditu, eta xedea da Manuel Javier Larragueta Lecumberri jaunari zuzenean besterentzea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, hilabeteko epea izanen baita alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko.

Getzen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Ana Soto Sotil.

Iragarkiaren kodea: A9912604