9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E G U E S

1999ko aurrekontuko aldaketa behin betikoz onestea

Eguesibarko Udalak 1999ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa onestea erabaki zuen, hasiera batean, joan den urriaren 28an egin osoko bilkura arruntean.

Jendaurrean paratzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia 1999ko azaroaren 19ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Horretarako emandako epea iraganik inork alegazio edo erreklamazio bakarrik ere aurkeztu gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat hartu behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/19995 Foru Legeko 202. artikuluari dagokionez, 216. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Behin betikoz onetsitako aldaketa hau da:

-Gastu berriak:

Aldaketa: kreditu berezia. Kontusaila: 222.120.000. Kontzeptua: udaltzainaren soldata. Zenbatekoa: 200.000.

Aldaketa: kreditu berezia. Kontusaila: 452.622.001. Kontzeptua: Kiroldegiko beheitiko bainurako materiala. Zenbatekoa: 200.000.

Aldaketa: kreditu berezia. Kontusaila: 432.131.000. Kontzeptua: zerbitzu anitzetako langileen soldata. Zenbatekoa: 9.200.000.

Aldaketa: kreditu gehikuntza. Kontusaila: 452.622.000. Kontzeptua: Kiroldegia handitzeko obrak. Zenbatekoa: 5.000.000.

Guztira: 14.600.000.

-Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina: 5.400.000 pezeta.

Aldaketa: kreditu kentzea. Kontusaila: 323.131.000. Kontzeptua: Enplegu Sozial Babestua. Zenbatekoa: 6.000.000.

Aldaketa: kreditu kentzea. Kontusaila: 322.131.000. Kontzeptua: INEMeko Enplegu Soziala. Zenbatekoa: 3.200.000.

Guztira: 14.600.000.

Eguesibarren, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren hamaseian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A9912404