9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B A Z T A N

Hasierako onespena, 1999ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketei

Udalak, 1999ko ekitaldiko aurrekontuan, ondotik ematen den aldaketa onetsi zuen, 1999ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran.

Kreditu bereziak:

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kontusaila:

1-423-626000 Informatika ekipoaren erosketa, Musika Eskolan: kontsignazioa: 300.000 pezeta.

Finantzaketa:

-Kontusail honen kredituaren atal bat kenduz:

1-121-626000 Informatika ekipoaren erosketa, bulegoetan: murrizketa: 300.000 pezeta.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikulua betez, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko iduritzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, horretarako hamabortz egun balioduneko epea baitute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Elizondon, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9912599