II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- A R M A Ñ A N T Z A S
Behin betiko onespena, Laborantzarako herrilurren ordenantzako aldaketari
Armañantzasko herritarren batzarreak Laborantzarako herrilurren ordenantzako aldaketa behin betikoz onestea erabaki zuen, 1999ko irailaren 23an egin osoko bilkuran. Hona haren testu osoa:
"1. Ordenantzako 23. artikuluaren D) letra kentzea.
2. Enkante bidezko esleipenean hasierako prezioa ezartzea: 1000 pezeta/erregua (Ordenantzako 29. artikuluaren 2. lerroaldearen aldaketa).
3. Zuzenean esleitzeko herrilurren (lehorreko lurrak) onuradunek ordaindu beharreko lur-saria ezartzea: 900 pezeta/erregua (Ordenantzako 24. artikuluaren aldaketa).
4. Aprobetxamenduaz baliatzeko epea ezartzea: 8 urte (18. artikuluaren 1. lerroaldearen aldaketa).
Armañantzasen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9912597