9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- V I L L A F R A N C A

Hasierako onespena xehetasun azterlanari

Villafrancako Udalak, 1999-11-19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi du xehetasun azterlana, Villafrancako (Nafarroa) Planeamendurako arau subsidiarioetako U.C.54 unitateari (Hostal El Corzo) dagokiona. Azterlan hori Jaime Mora Roig jaunak sustatu du eta Tomás Muñoz Elcuaz arkitektoak prestatua da, Euskal Herriko Elkargokoa baita. Hamabortz eguneko epean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesa dutenek epe horretan Udal idazkaritzan haren edukia aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Villafrancan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren zazpian. Alkatea, Julian Leon Merino.

Iragarkiaren kodea: A9912596