II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- V I L L A F R A N C A
Obra adjudikazioa
Villafrancako Udalak, 99-10-15ean egin osoko bilkuran, "Peñalfonseko bidea zolatzea" izeneko obrak "Construcciones y Viales Convial, S.A." enpresari adjudikatzea erabaki du. Enpresak Iruñean du helbidea, Barañaingo etorbidea, 21, gibelaldea, 2. lokala. Adjudikazioaren prezioa 15.318.116 pezetakoa da, BEZa barne, eta obra 14 egun naturaleko epean bukatu behar da, obren zuinketa frogatzen duen akta egiten denetik aitzina.
Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 96.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Villafrancan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hemezortzian. Alkatea, Julian Loen Merino.
Iragarkiaren kodea: A9912595