II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- E G U E S I B A R
1999ko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onestea
Eguesibarko Udalak aurtengo ekitaldiko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, joan den azaroaren hogeita bortzean egin bilkura arruntean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluari dagokionez, 214. artikuluan xedatutakoa bete dadin, baita herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten ere, horretarako hamabortz egun balioduneko epea baitute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurreko aldi horretan erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.
Eguesibarren, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abenduaren bederatzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.
Iragarkiaren kodea: A9912403