II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- O R B A R A
Hasierako onespena 1999ko aurrekontu orokor eta bakarrari
Orbarako Udalak, 1999ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, legeak agintzen duen gehiengoa izanik, onetsi egin du 1999ko aurrekontu orokor eta bakarra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitara eman ondoren, interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egiten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsia dagoela ulertuko da jendaurreko epea bukatzen denean.
Hona hemen haren laburpena, kapituluka:
Dirusarrerak:
1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 1.469.000 pezeta.
2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 100.000 pezeta.
3. kapitulua.-Tasak eta bertzelako dirusarrerak: 207.483 pezeta.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 45.159.570.
5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 21.700.086.
9. kapitulua.-Finantza-aktiboen aldaketa: 9.000.000 pezeta.
Dirusarrerak, guztira: 77.636.139 pezeta.
Gastuak:
1. kapitulua.-Langileen lansariak: 554.407 pezeta.
2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbituak erostea: 5.130.414 pezeta.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 749.136.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 69.218.962.
9. kapitulua.-Finantza-pasiboen aldaketa: 1.983.220 pezeta.
Gastuak, guztira: 77.636.139 pezeta.
Orbaran, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Alkate udalburua, Fermin Arrikaberri Camino.
Iragarkiaren kodea: A9912592