9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- G A R R A L D A

Zerbitzu anitzetako lanpostua. Izendapen proposamena

Garraldako Udalak, Angel Luis Mandacen Larrañeta jauna zerbitzu anitzetako enplegatu, funtzionarioen araubidean, izendatzea erabaki du aho batez, 1999ko abenduaren 17an egin bilkuran, hori guztia epaimahaiak proposaturik puntuaziorik hoberena lortu baitu.

Deialdiaren 9.3 oinarrian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du izendatuak, horretarako emandako epean, eta jabetza hartu beharko 10.2 oinarriak agintzen duen bezala.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, aukeran:

A)$Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

B)$Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako auzitegi nagusiko administrazioarekiko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

C)$Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean hau ere, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garraldan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeian. Udalburua, Daniel Irigoien Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: A9912591