II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- E Z K A B A R T E
Hasierako onespena xehetasun azterlanari
Ardanaz Amezqueta ahizpek UA-1 eta UB-4 lurzatietan, Orikainen, sustatu duten xehetasun azterlana onetsi du, hasiera batean, Ezkabarteko Udalak, 1999ko azaroaren 16an egin bilkuran.
Jendaurrean egonen da hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan nahi duenak bidezko juzkatzen dituen alegazioak edota erreklamazioak Udal honetako idazkaritzan aurkez ditzan.
Ezkabarten, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamabortzean. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.
Iragarkiaren kodea: A9912587