II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- T A F A L L A
Udalaren erabakia osoko bilkuran
Udalak, 1999ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:
"Ikusirik, Herrilurretako baso lanetarako kreditu gehikuntza egiteko espedienteari buruz udal kontuhartzaileak egin duen txostena,
Erabaki da:
Lehenbizikoa.-Aipatu kreditu gehikuntza egiteko espedientea hasiera batean onestea. Zenbatekoa: 161.000 pezeta.
Bigarrena.-Erabakia idazkaritzan jendaurrean hamabost egun baliodunetan paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Hirugarrena.-Kontuhartzaileari ematea erabaki honen berri."
Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamarrean. Alkatea, Luis Valero Erro.
Iragarkiaren kodea: A9912541