9. ALDIZKARIA - 2000ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Udalaren erabakia osoko bilkuran

Udalak, 1999ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik, Ferialeko hesiak eskuratzeko kreditua sortzeko espedienteari buruz udal kontuhartzaileak egin duen txostena,

Erabaki da:

Lehenbizikoa.-Aipatu kreditua sortzeko espedientea hasiera batean onestea. Zenbatekoa: 300.000 pezeta.

Bigarrena.-Erabakia idazkaritzan jendaurrean hamabost egun baliodunetan paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Hirugarrena.-Kontuhartzaileari ematea erabaki honen berri."

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamarrean. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A9912540