II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- T A F A L L A
Udalaren erabakia osoko bilkuran
Udalak, 1999ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:
"Ikusirik, Udaltzaintzarentzako ekipamendua eskuratzeko kreditu gehikuntza egiteko espedienteari buruz udal kontuhartzaileak egin duen txostena,
Erabaki da:
Lehenbizikoa.-Aipatu kreditu gehikuntza egiteko espedientea hasiera batean onestea. Zenbatekoa: 1.890.000 pezeta.
Bigarrena.-Erabakia idazkaritzan jendaurrean hamabost egun baliodunetan paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten."
Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamarrean. Alkatea, Luis Valero Erro.
Iragarkiaren kodea: A9912536