II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- A R T Z I B A R
Hasierako onespena Nagoreko U.E.13-18-19 unitateak borondatez birzatitu eta 46. lurzatia normalizatzeko proiektuari
Udalak, 1999ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Nagoreko U.E.13-18-19 unitateak borondatez birzatitu eta 46. lurzatia normalizatzeko proiektua.
Aditzera ematen da, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169.2-b artikulua betetzeko, herritarrek eta interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea ikusgai egonen da Artzibarko Udalaren idazkaritzan, Nagore herrian.
Artzibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hamazazpian. Alkatea, Alberto Chourraut Salón.
Iragarkiaren kodea: A9912482